Language index Europe index Mexico index Philippines index

Biblia




denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. Erromatarrei 3:23

Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesukristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna. Erromatarrei 6:23

Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da; ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin. Efesoarrei 2:8-9

Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bularjoka ari zen esanez: "Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz". Lukas 18:13

Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik. Joan 3:16-17

Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko. 1 Korintoarrei 10:13

Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere, ez ortzeko eta ez lurrazpiko indar, ez beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesukristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik. Erromatarrei 8:38-39

Legearen helburua, izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena. Erromatarrei 10:4

Izan ere, Jainkoak dio: Onginahi-garaian entzun dizut, salbamen-egunean lagundu. Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna. 2 Korintoarrei 6:2

Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten: - Zer egin behar dugu, anaiok? Pedrok erantzun zien: - Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Izpiritu Santua hartuko duzue dohain. Apostoluen Eginak Liburua 2:37-38

eta giza izaera berria, Jainkoaren irudita sortua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera biziera zuzena eta santua eramateko. Efesoarrei 4:24


Erromatarrei

denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. Erromatarrei 3:23

Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik, Erromatarrei 3:10

Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesukristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna. Erromatarrei 6:23

Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza; horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza, guztiek egin baitzuten bekatu. Erromatarrei 5:12

Izan ere, oraindik bekatupean indargabe ginela, Jainkoak erabakitako garaian, gaiztoen alde hil zen Kristo. Erromatarrei 5:6

Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna. Erromatarrei 5:8

Berrion hau Jainkoaren Semeari buruzkoa da, Jesukristo gure Jaunari buruzkoa, alegia: berau giza jatorriz Dabiden hazitik jaio zen; baina, hilen artetik biztu zenez gero, santu egiten duen Izpirituaz Jainkoaren Seme ahaltsu egina izan da. Erromatarrei 1:3-4

Badakigu, Kristo behin hilen artetik biztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik; Erromatarrei 6:9

Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hilen artetik biztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara. Erromatarrei 10:9

Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da. Erromatarrei 10:13

Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere, ez ortzeko eta ez lurrazpiko indar, ez beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesukristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik. Erromatarrei 8:38-39


Gure Aita zerukoa

Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala. Emaguzu gaur egun honetako ogia, eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero; ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik. Mateo 6:9-13


Salmoa 23

Jauna dut artzain; ez zait ezer falta. Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten, eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako. Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau. Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean, ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa. Bai, zorionak eta leiltasunak inguratuko naute bizitzako egun guztietan: Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.


Gau ixilla, gau donea
Asiera 1-3
JAINKOA PERTSONALIKI AURKITU


"Elizen Arteko Biblia" (i.e. "Inter-confessional Bible")
Copyright © Bibli Elkarte Batuak





Language index Europe index Mexico index Philippines index